Sartu Araba
- Informazioa, orientazioa, motibazio pertsonalaren areagotzea eta laguntza soziala.
- Ekintza sozioedukatiboak eta psikosozialak.
- Prestakuntza:
- Sozioedukatiboa.
- Tekniko-profesional ez-arautua, lan-inguruan praktikekin.
- Enplegurako sarbidea.
- Enplegurako sarbidea:
- Besteren konturako lana.
- Diskriminazio positiboa lan-bitartekaritzan, merkatu arruntean.
- Laneko laguntza, esperientzia profesionalak iraun bitartean.
- Norbere konturako lana.
- Autoenplegu prozesuak sortzeko eta mantentzeko laguntza.
- Ekonomia sozial eta solidarioko egiturak sortzeko edota horietan parte hartzeko laguntza.
- Ekonomia sozial eta solidarioko elkarteen sustapena, eta halakoak sortzeko edota horietan parte hartzeko laguntza.
- Inserzio-enpresen sustapena.
- Dinamizazio eta garapen komunitarioko prozesuen sustapena.
- Gizarte parte-hartzea eta boluntariotza.
Sartu Araba irabazi asmorik gabeko elkarte pribatu bat da; gizarte zerbitzuen arloan lan egiten dugu, eta marjinazioaren eta gizarte esklusioaren aurkako borroka dugu helburu. Arabako Lurralde Historikoa da gure lan-esparrua.
- urtean hasi ginen lanean, eta harrezkero, gizarte babeseko zerbitzu komunitario sarearen zerbitzu publiko bat gara, eta horren osagarri izatea eta horri babesa ematea bilatzen dugu, lankidetzarako eta kooperaziorako gogoz.
Gure helburua da pertsonengan eta gizarte zein lan inguruetan beharrezko aldaketak sustatzea, gizarte esklusio egoerak gutxitzeko edo ezabatzeko. Horretarako, pertsonen inserzio/inklusiorako esku-hartze estrategiak inguruan esku-hartzekoekin uztartzen saiatzen gara, esklusio egoerak sortzen diren gizarte inguruetan aldaketa estrukturalak eragiteko.
Gizarteratzeko laguntza behar dutela adierazten duten pertsona guztientzat dira gure ekintzak.
Gure ekintzen helburuak:
- Pertsonei laguntza eskaintzea, euren inguru pertsonal, sozial eta laboralean hobeto moldatzeko, euren gaitasun pertsonal, profesional eta harremanezkoak sustatuta eta, betiere, euren potentzialtasunetatik, itxaropenetatik eta interesetatik abiatuta.
- Inguru sozialarekin lan egitea, pertsonaren eta gizartearen arteko elkargune aukera berriak sortzeko, dinamizazio eta garapen komunitarioko planteamenduetatik.
- Ekonomian pertsonaren protagonismoa berreskuratuko duten beste lan-harreman eredu batzuk sustatzea, balio alternatibo, solidario eta ardurazkoekin.
Erabilera publiko eta interes sozialeko erakundea da gurea, eta, 2007ko abenduan, aukera berdintasunerako erakunde laguntzaile aitortu zuen Emakundek.