JARDUNALDI PONENTZIAK
- Crisis Covid y Recuperación: Tendencias y recomendaciones en perspectiva internacional.
Fabio Manca – Big Data Coordinator, Employment, Labour and Social Affairs, ELGA
- PERSONAS VULNERABLES Y TRANSFORMACIONES DEL MERCADO DE TRABAJO… ¿Cómo es posible desarrollar un empleo inclusivo y de calidad? RETOS Y ESTRATEGIAS
Javier Ramos – Kabinete Teknikoaren arduraduna, Lanbide
- EL MERCADO LABORAL EN EUSKADI:
ACCESO AL EMPLEO, CALIDAD E INCLUSIÓN
Sara de la Rica ISEAK Fundazioko Zuzendaria eta EHUko Ekonomia Katedraduna
PERTSONA KALTEBERAK ETA LAN-MERKATUAREN ERALDAKETAK...
NOLA GARA DAITEKE ENPLEGU INKLUSIBOA ETA KALITATEZKOA?
ERRONKAK ETA ESTRATEGIAK
Covid-19ak eragindako krisiak areagotu egin ditu lehenagotik zeuden desberdintasun sozial eta ekonomikoak. Lan-merkatuak iraupen luzeko langabezia azkar sortzen jarraitzen du eta prekarietatea areagotzen. Hori guztia gertatzen da bai herritar oso kalteberen artean, bai bazterturik gelditzeko arriskua dagoen jendearen artean. Era berean, krisiak izaera sektorial nabarmena du eta, horren ondorioz, atakak sektore ekonomiko ahulagoak jo ditu, eta haietan, gainera, pertsona haien enpleguaren zatirik handiena dago bildua. Hori guztia, noiz eta trantsizioak erdi-erdian daudenean, hots, Energia-Ingurumenekoa, Digitala-Teknologikoa, Demografikoa eta Soziala.
Informazio gehiago
Eusko Jaurlaritza bera, Lanbide, bai eta Euskal Administrazio asko ere, hasi dira beren Enplegu arloko Plan eta Estrategiak berraztertzen eta berrabiarazten, bai eta indarrean diren arau-esparruak ere. Beraz, bultzada-unean gaude, hau da, ikuspegiak birpentsatu eta estrategiak berritu behar dira, eta behar bezalako espazioak sustatu, zertarako eta, alde guztien elkarrekiko menpekotasuna aitortuta, lantze sistemikoagoak egiteko, begirada pertsonengan pausatze aldera; bereziki, kalteberagoak diren haiengan, hainbat neurri hartuta, lan-merkatuan dituzten zailtasunak gainditzeko eta beren bizitzako beste arlo ukitu batzuetan ere laguntzeko.
Sendotu Aldiberean osatzen dugun erakundeok lan-merkatua eraldatzeko prozesuak eta hartan diren joerak nabarmendu nahi ditugu, Covid-19ak eragindako krisiak areagotuak, eta nola eragiten dieten bereziki pertsona kalteberei eta baztertuak gelditzeko arriskuan direnei. Eta geure buruari galdetzen diogu ea posible ote den testuinguru horretan enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa pertsona horientzat, desio hutsez harago. Egingarria al da? Zein dira hori egiazki lortzeko gakoak? Zer eragin dute eta izango dute aldaketa horiek pertsona kalteberen enpleguan edo langabezian? Zein dira hartu beharreko neurririk premiazkoenak eta garrantzitsuenak? Zein dira baliabideak eta ikuspegiak? Nola sor ditzakegu elkarlanerako espazioak Instituzio Publikoen, Enpresen eta Enplegu Eragileen artean? Zer eginkizun zehatz izan behar du Hirugarren Sektoreak, Enpleguan diharduen Eragilea den neurrian?… Zein da ekarpena politika sozialen eta pertsonak gizarteratu eta laneratzeko ibilbideen etapa honetan?
Gure iritziz, une erabakigarrian gaude lan-merkatuaren portaeran eta haren aldaketa emergenteetan, eta komeni da haien eraginaz gogoeta egitea.
Testuinguru honetan, enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa egiazki lortuko bada, instituzioek are ahalegin handiagoa egin beharko dute gaur egun alor horretan egiten dutena baino eta, era berean, areagotu beharko da euskal enpresek enpleguarekin duten konpromisoa, eta Euskadiko enplegu-sistema osatzen duten gainerako eragileek beren inplikazioa ere berretsi beharko dute.
Oharra: Sendotu Aldiberean EAE2014-2020 Programa Operatiboaren baitan sustaturiko proiektu bat da, betiere Sartu Taldea, Caritas Bizkaia, Peñascal eta Agiantza osatzen duten erakundeek bultzatua.
2021eko IRAILAREN 20a
EUROPA BILTZAR JAUREGIA Green Capital Aretoa
Gasteiz hiribidea, 85, 01009 Vitoria-Gasteiz
PROGRAMA
09:00 Harrera eta akreditazioak
09:15 Inaugurazioa
- Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea
- Idoia Mendia, Lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko Sailburua
- Emilio Sola Ballojera, Arabako Gizarte Politiken Saileko Foru Diputatua
- Jon Urresti García, Vital Fundazioak Presidentea
- Marta Senz, Sendotu Aldiberean
NAZIOARTEKO ETA TOKIKO PANELA. LAN-MERKATUA ETA PERTSONA KALTEBERAK.
09:45 Covid krisia eta Suspertzea: Zer esaten digu Big Datak gaitasunei buruz enplegu inklusiboaren etorkizunerako; bereziki, kualifikazio apaleko pertsonengan? Joerak eta gomendioak. Nazioarteko ikuspegia.
Fabio Manca, Big Data Coordinator, Employment, Labour and Social Affairs, ELGA
10:10 Joerak Euskadiko lan-merkatuaren eskarian, nola eragiten dien zailtasunean dauden taldeei.
Javier Ramos. Kabinete Teknikoaren arduraduna, Lanbide
10:35 Langabeziaren kostu soziala Euskadin eta lan aktibaziorako eredu berrien erronkak.
Sara de la Rica, ISEAK Fundazioko Zuzendaria eta EHUko Ekonomia Katedraduna.
11:00 Elkarrizketa eta galderak Fabio Manca, Javier Ramos y Sara de la Ricarekin.
Moderatzailea: Izaskun Barbero, Sendotu Aldiberean
11:30 Atsedenaldia
PANELA: ENPLEGU POLITIKAK EAEn. POSIBLEA AL DA ENPLEGU INKLUSIBOA ETA KALITATEZKOA? ERRONKAK ETA ESTRATEGIAK
12:00 Enplegu eta Inklusio Politiken Eragileen Mahaia.
Moderatzailea: Fernando Consuegra, Sendotu Aldiberean
- Alfonso Gurpegui, Enplegu eta Gizarteratzeko Sailburuordea, Lan eta Enplegu Saila, Eusko Jaurlaritza.
- Felipe García Miravalles, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa Sustatzeko zuzendaria, Arabako Foru Aldundia.
- Unai Andueza, Proiektu Estrategikoetako Zuzendari Nagusia, Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia.
- Oscar Seco Revilla, Gizarte Inklusioa Sustatzeko Zuzendari Nagusia.
- Igor Salazar Ochoa, Gasteizko Udaleko Merkataritza, Prestakuntza eta Enpleguko Zinegotzi Ordezkaria.
- Axier Urresti Rivero, Vital Fundazioak Zuzendari Exekutiboa.
- Marivi Sarasa Bernard, Bilbao Ekintzako Enplegu eta Talentu Arloko arduraduna.
13:45 Jardunaldi amaiera
- David Tellería Herrera, Sendotu AldiBerean.
NOLA GARA DAITEKE ENPLEGU INKLUSIBOA ETA KALITATEZKOA?
Gorka Urtaran
Gasteizko alkatea
Idoia Mendia
Lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko Sailburua
Emilio Sola Ballojera
Arabako Gizarte Politiken Saileko Foru Diputatua
Jon Urresti
Vital Fundazioak Presidentea
Fabio Manca
Big Data Coordinator, Employment, Labour and Social Affairs, ELGA
Javier Ramos
Kabinete Teknikoaren arduraduna, Lanbide
Sara de la Rica
ISEAK Fundazioko Zuzendaria eta EHUko Ekonomia Katedraduna
Izaskun Barbero
Sendotu Aldiberean
Fernando Consuegra
Sendotu Aldiberean
Alfonso Gurpegui
Enplegu eta Gizarteratzeko Sailburuordea, Lan eta Enplegu Saila, Eusko Jaurlaritza
Felipe García Miravalles
Enplegua, Merkataritza eta Turismoa Sustatzeko zuzendaria, Arabako Foru Aldundia
Igor Salazar Ochoa
Gasteizko Udaleko Merkataritza, Prestakuntza eta Enpleguko Zinegotzi Ordezkaria
Axier Urresti Rivero
Vital Fundazioak Zuzendari Exekutiboa
Marivi Sarasa Bernard
Bilbao Ekintzako Enplegu eta Talentu Arloko arduraduna